XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Esaera zahar ugari ezagutzen duzu.

Zergatia azalduz aukera ezazu Peter jaunari egoki letorkiokeen bat.

- Esan ezazu Peter jaunaren esaldi borobil horietako bat.

- Peter jaunaren aurpegiaren ezaugarria kontuan izanik, barre egin eraziko liokeen txiste bat konta iezaiozu.

Tira, berriro eskatu gabe, has zaitez kontatzen!.

- Esan ezazu Peter jaunaren urdailari atsegin izango zaion sukalde errezeta bat.

- Bukatzeko: bota iezaiozu bere horoskopoa.

Irakur ezazu isilean Neskamearen marmarrak izeneko antzerki laburra ZIPRISTIN 8ko 101. orrialdean.

Ondoren, irakur ezazu ozenki, besteen aurrean, eta saia zaitez testuak eskatzen duen entonazio eta bizitasuna ematen.

Idazleek sarritan erabiltzen dituzte elementu ironikoak beren lanetan.

(Ironia: egoera baten aurrean pentsatzen denaren aurkakoa esatea).

Ondorengo esaldiak zentzu ironikoan erabil daitezkeen egoerak asmatu.

- Hori duk azkartasuna!.

- Ez hadi hain azkar ibili!.

- Asko saiatu haiz e!.

- Jarrai, jarrai hitzegiten.

2. IRAKURKETA - IDAZKETA.

Antzerkia

Antzerkia errepresentatzeko egina den literatur jenero bat da.

Antzerkiaren elementu bereizgarriak hauek dira: - Pertsonaiak (aktoreak).

- Elkarrizketak.

Ikusleak.

- Akto eta eszenak.

- Akotazioak.

Antzerkia ez da literatur jenero bat bakarrik, aldi berean, espektakulo bat da.

Hau dela eta, baldintza batzuk bete behar ditu: - Gaiarekiko batasuna: ekintza dramatikoa hiru zatitan banatuta egon ohi da: hasiera, muina eta bukaera, sarritan hauek hiru akto eratzen dutelarik.